Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
20/12/2017Santa Luzia Urretxun


Abenduaren 13an Santa Luzia ospatzen dugu Zumarraga-Urretxun.

Dakizuen bezela, Santa Luzia, Euskadiko abere eta nekazaritza feria garrantzitsuenetariko bat da, Gipuzkoa eta inguruetatik bisitari asko gerturatzen da bertara, abere leiaketa, nekazaritza-produktuak, artisautza,… garrantzitsuak aurkezten dira. Aurten 450tik gora erakusketa eta salmenta postu egon dira.

Azken 25 urteetan ohikoa den bezela, Aspacek saskiak nola egiten ditugun eta salmenta postu batekin hartu zuen parte, bertan, saski berriak aurkeztu genituealarik.

 Azoka hau, gure burua gizartearen aurrean kalitatezko lanak egiteko gai garen pertsona bezela aurkezteko aukera bikaina da. Parte hartzen horrenbeste urte daramatzagun arren, gaur egun oraindik, gure gaitasunek harridura sortarazten dieten pertsonak aurki ditzakegu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695