Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
25/01/2018Parke Inklusibo berria inaguratua Goienetxen


Albistearen irudia

 

 

  

Urtarrilak 25ean, 10:30tan parke inkusibo berria inaguratu da Goienetxeko lorategietan, Aspace Gipuzkoaren egoitza Donostian, sartze erraza duen berdegunea.

 

Goienetxeko egoitzara joaten diren 70 haurrek beraien behar espezifikoetara egokitua dagoen jolaslekuaz gozatu ahal izango dute, bertan trebetasun psikomotorrak garatu ahal izango dituzte. Horrez gain, urbanizazio berri bat eraiki da egoitzaren parean eta bertan bizi diren haurrekin eta beraien familiekin jolastu ahal daitezela bilatzen da, modu honetan, giza-gaitasun garatzea ahalbidetuz.

37.008,85€tako kostua izan duen proiektuak Once Fundazioa, Atzegi Babes Fundazioa eta Euskal Bilera Elkartearen laguntza izan du, Aspace Gipuzkoaren aldi bereko finantzaketarekin.

Ekitaldian lagundu duten hiru erakundeetako ordezkariak egon dira:

Javier Dominguez, ONCE Euskadiko Lurralde Batzordeko Presidentea; Jose Luis Basoco eta Mitxel Lacunza, Atzegi Babes Fundazioko Patrono eta Zuzendaria; eta Carlos Arocena eta Fabio Ramos Donostiako Euskal Bilera Elkartetik. Bertan ere, Elisa Carmona eta Esther Larrañaga, Aspace Gipuzkoako Presidentea eta Zuzendari Orokorra egon dira.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695