Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
29/01/2018Confederacion Aspacek Gidaliburu berri bat argitaratu du


Confederación Aspacek “Aspace Hiritartasun Aktiboa – Haurtzaroa eta Nerabezaroa” gidaliburua argitaratu du, garun paralisia duten pertsonen hautzaroan eta nerabezaroan autodeterminazioa sustatzeko zuzendutako eredu bat. Gidaliburuaren helburua elkartearen hezkuntza zerbitzuetako edo garun paralisia duten haur edo nerabeak eskolatzen dituzten hezkuntza zentroetako profesionalentzako laguntza lanabes bat izatea da. Garun paralisa duten haur eta nerabeen partaidetza, autonomía eta autodeterminazioa  bizitza ingurune ezberdinetan hobetzen lagundu nahi du.

Gidaliburu honekin garun paralisia duten pertsonen trebakuntzara zuzendua dagoen eredu berri bateruntz aurrea pausuak eman nahi dira, aldeko ingurune bat eskeiniz aukerak garatzeko eta autonomía pertsonal handiena lortzeko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695