Joan den urtarrilaren 31ean, Goienetxeko saskigintza taldeko ordezkaritza bat Ikaztegietako Ikastolara joan ginen, 6 eta 15 urte bitarteko ikasle talde bati gure lana azaltzeko. Aurkeztu egin ginen, irudi batzuk erakutsi genizkien, eta gero ikasle bakoitzak etxera eraman ahal izan zuen arkatzak gordetzeko saskitxo bat egiten lagundu genien. Oso gustura egon ginen guztiok zerbait ikasi eta irakatsi dezakegulaz ohartuz, oso esperientzi atsegingarria izanez.