Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
09/02/2018Inauteriak 2018


Albistearen irudia

Ze egun berezia bizi izan genuen Aratoste Ostiralean Eibarren! Goizetik hasita Ipuruako nagusien etxetik hamaiketako bikaina ekarri ziguten, tortilla, pintxoak,… eskerrik asko urtero gurekin gogoratzeagatik!

Arratsaldean, planak aldatu behar izan genituen. Eguraldi txarra zela eta, ez ginen eskola arteko desfilera irten, bertan behera gelditu zen. Eskerrak eman nahi dizkiogu udaletxeari parte hartzen laguntzeagatik. Hala ere, festak gure eskolan jarraitu zuen, familiekin, gelako lagunekin, gu guztiokin. Prestatutako koreografia dantzatu genuen ilusio handiz, argazkiak atera, merienda jan eta ondo pasatu, eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen badakigulako!

 

Irunen ere mozorrotu ginen Inauterieri ongietorria emateko. Urdanibian Punk-a izan zen gaia, eta Arrupenean Bingo erraldoi batean bilakatu ginen.

 

Intxaurrondon ez genuen gai zehatz bat jarri behar izan denok mozorrotzeko, baina Piratek irabazi egin zuten!

 

Lotura honetan Eibarreko argazkiak ikus ditzakezue:

https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157690285849082

 

Eta hemen Irungo Inauterietako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157691512952901





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695