Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
27/02/2018Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordearen bisita Goienetxera.


Albistearen irudia

Otsailaren 26ean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako Batzordeko kideen bisita jaso genuen. Elisa Carmona, Presidenteak eta Kudeaketa Batzordeko kideek eman zieten harrera Batzarkideei, Elkarteko lerro estrategikoak azaldu zizkieten, familien eta erabiltzaileen partaidetza organo erabakitzaileetan azpimarratuz.

 

Ondoren, Elkarteak eskeintzen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izan zituzten, eta lehen eskutik ezagutu zuten hauen funtzionamendua. Bisitaren amaieran CODEAko kideak ezagu zituzten (Erabiltzaile Helduen Ordezkaritza Organoa) eta hauek nola dauden antolatuak eta Aspace Gipuzkoako Erabiltzaile Helduen kolektiboarentzako garrantzi handiena duten gaiak azaldu zizkieten.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695