Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
22/03/2018Asteburuan ZINEMAra


Albistearen irudia

 

Larunbatean, martxoak 24, Fernando Vera zuzendariaren “Robarte una noche” laburmetraia estreinatuko da. Bertan, Miren Ibarguren eta Telmo Irureta aktoreek hartzen dute parte. Estreinaldia eguerdiko 12:00tan izango da Donostiako Trueba Zineman, eserlekuak bete arte.

Modu xelebrean elkar ezagutzen diren bi pertsonaien arteko harreman intimoaren istorioa kontatzen du. Bi ezezagunek nola topo egiten duten eta nola beraien inguruko pertsonek bizitzako une horretan behar dutenari buruz erabakitzen saitzen diren. Oso egoera gogorrak dituen xamurtasunez beteriko filma.

Aurrerapen bat ikus dezakezue lotura hontan: https://youtu.be/3nSoBBcTfaQ

 

Igandean, martxoak 25, Butaka Urdina ekimenaren jarraipena izango da aniztasun funtzionala duten pertsonak zinemara hurbiltzeko helburuarekin. SADE Zinemak antolatutako zinema-ziklo berrian kolektibo honen beharrak kontuan hartu eta saioak egokitu egingo dira, inguru ulerkor eta erosoa bermatzeko. Kolektibo honek proiekzio orokorretan dituen arazo eta zailtasunak saihesteko sortuak izan diren arren, publiko orokorrari irekiak izango dira saioak. Izan ere, proposamen honen xedea da ahalik eta pertsona gehienen inklusioa, aisia eta kultura erraztea.

Igande honetan, martxoaren 25ean, EL HIJO DE BIG FOOT, goizeko 11:30ean, Donostiako ANTIGUO BERRI zineman. Sarrerak 6,20 eurotan egongo dira salgai SADEk dituen ohiko kanalen bitartez.

Informazio gehiago: http://sadecine.com/es/antiguo-berri/la-butaca-azul-el-hijo-de-big-foot/ids1030/





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695