Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
27/03/2018Aretxabaletako Basabe Azpigunera bisita


Atzo astelehena, Arrasateko Udalaitz eguneko zentrotik irteera bat egin zen Aretxabaletako BasabeAzpi ikastolara, Arizmendi eskolaren kide den ikastolara.

5 urteko ikasleei zuzendutako jardueran, zentzumenen munduaren bitartez giza gorputza landu zen. Horretarako hainbat dinamika, bideo eta esperientzia pertsonalak erabili ziren.

Irteera hauen helburua txikienak sentsibilitzatzea, aniztasuna ezagutaraztea eta eguneroko bizitzan behar diren laguntzei garrantzia ematea da.

Jarduera oso arrakastatsua izan zen eta txikiak partaide izan ziren uneoro, guretzako irteera hauek oso atseginak dira beti.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695