Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
09/04/2018Oxirondo eta Ibaiondoko zereginen ikaskuntzarako gelaren arteko esperientzia


Joan den urtearen bukaeran Ibaiondotik zereginen ikaskuntzarako gelako erabiltzaileak, helduen zerbitzura igarotzeko gertu daudela, zerbituzan egiten den lanera gerturatzea proposatu zuten eta gure arteko harremana sustatzeko.

Lehendik ere, Ibaiondoko zereginen ikaskuntzarako gelako erabiltzaileen bisita ezberdinak jaso genituen, eta bertan gure lana ezagutu ahal izan zuten eta harremana hasi genuen.

Urtarrilean esperientzia hasi genuen, asteazkenero bi erabiltzaile eta hezitzaile bat Ibaiondora joaten ginen, saskigintza hurbiltzeko asmoz, lan teknika, herremintak, taldelana, erabiltzen diren materialak,… ezagututzeaz gain, elkar ezagutzeko aukera izan genuen eta harremanetan sakontzen joan gara.

Beti da pozgarria eta aberasgarria egiten dakiguna eta ezagutzak beste pertsonei erakustea, are eta gehiago harramanak zalbatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko balio baldin badu, horregatik esperientzi honeko aurrera jarraitzeko asmoa daukagu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695