Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
19/04/2018Leo Da Vinci - Butaca Urdina


Albistearen irudia

Igandean, apirilak 22, Butaka Urdina ekimenaren jarraipena izango da aniztasun funtzionala duten pertsonak zinemara hurbiltzeko helburuarekin. SADE Zinemak antolatutako zinema-ziklo berrian kolektibo honen beharrak kontuan hartu eta saioak egokitu egingo dira, inguru ulerkor eta erosoa bermatzeko. Kolektibo honek proiekzio orokorretan dituen arazo eta zailtasunak saihesteko sortuak izan diren arren, publiko orokorrari irekiak izango dira saioak. Izan ere, proposamen honen xedea da ahalik eta pertsona gehienen inklusioa, aisia eta kultura erraztea.

Igande honetan, apirilak 22, LEO DA VINCI, goizeko 11:30ean, Donostiako ANTIGUO BERRI zineman. Sarrerak 6,20 eurotan egongo dira salgai SADEk dituen ohiko kanalen bitartez.

Informazio gehiago: http://sadecine.com/es/antiguo-berri/leo-da-vinci-la-butaca-azul/ids1086/

Atxikitutako PDFan zinemara joateko laguntza bisualak ikus ditzakezue.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695