Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
26/04/2018Iurretako Institutora Bisita


Albistearen irudia

Apirilak 23an Iurretako Lanbide Heziketako Insitutora joan ginen, bertan erakusketa bat egin genuen eta gure elkartea ezagutzera eman genuen “Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta” Hezkuntza Zikloko ikasleen artean. Horrela, lehen eskutik ezagutu ahal izan zuten Aspace osatzen dugun pertsonen esperientzia. Bi orduz pasadizo eta iritzi ezberdinak kontatu ahal izan genizkien.

 

Hitzordua amaitutakoan ikasleek beraien tailerretan prestatutako lunch bat eskeini ziguten. Ah ze detailea!

 

Arrasatetik eskertu nahi dugu ikasleek eskeinitako arretagatik eta horrelako topaketa burutu ahal izateko egindako esfortzuagatik, eta irakasleei gu aintzat hartzeagatik ikasleen hezkuntzarako. Horrelako ekimentak beharrezkoak direla uste dugu gizartea sentsibilizatzeko eta gurea bezelako gizataldea eta elkartea ingurukoei zabaltzeko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695