Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
04/05/2018Udaberriko Kontzertua


Albistearen irudia

Maiatzak 4, ostirala, Itsasne (klarinetea), Carlos (flauta) eta Tomas (fagota) izan genituen bisitan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko irakasleak dira eta Mozart eta Pleyel-en doniuak eskeini dizkigute.

 

“Soinuen Mosaikoa” esperientziarekin hasi zen gure arteko harremana, bertan, gure kide batzuk Euskadiko Orekestra Sinfonikoarekin batera hartu zuten parte eta elkarrekin egon ziren duela urte t’erdi Kursaalen eskeini zuten kontzertuan.

 

Garbiketa moduloan eskeini diguten kontzertua zoragarria izan da, eta denok (Saskingintza, Garbiketa eta Zereginen ikasketa moduloek) musikaz gozatu ahal izan dugu. Gutako batzuk ere parte hartzeko aukera izan dugu basoko abereen soinuak eginez beraiek musika jotzen zuten bitartean.

 

Hiruei etorri izana eta eskeini dizkiguten momentuak eskertu nahi dizkiegu.

 

Youtubeko gure kanalean kontzertuaren zati batzuk ikus ditzakezue.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695