Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
10/05/2018Erguin auzoko Arrasateko Herri Eskolara bisita


Arrasatek Hezi proiektuaren barruan eta Txatxilipurdirekin batera, maiatzaren 8an Aspace-ko 17 pertsona Erguin auzoan dagoen Arrasateko Herri Eskolara joan ginen. Bisitaren helburua gizakiaren aniztasuna eta sentsibilizazioa lantzea izan zen. Taldea 10-11 urte bitarteko 52 ikaslek osatu zuten. Eskolan, bi taldetan banatu ginen, eta talde bakoitza ordubetez egon zen ikasleek aldez aurretik prestatutako galderak erantzuten. Bigarren orduan, jolastokira joan ginen ekintza ezberdinak egitera: boccia, slalom, keinu hizkuntza, ikusmen murriztua,..





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695