Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
14/05/2018Aratxebaletako Almen Batxilergoko lehen mailako ikasleei bisita


Maiatzak 9an Almen-era joan ginen, Aretxabaletako ikastolan, batxilergoko lehen mailako ikasle talde batekin une atsegin bat izateko, nor garen eta Aspace Gipuzkoan zer egiten dugun azalgu genien.

40 ikasleko bi talderekin egon ginen eta Aspacetik Aitor Biain, Iñigo Illarramendi eta Borja Santin joan ginen.

Jardunaldiaren balorazioa oso positiboa izan zen, bertan, erabiltzaileak oso eroso egon ziren taldearekin. Bestalde, ikasleek garun paralisia duten pertsonen bizitzari buruzko zalantza, kezka edo arazoei buruzko galderak egin ahal zituzten. Horrela, gure zerbitzuak jasotzen dituzten pertsonen errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695