Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
14/05/2018Eibar K.E.-ko entrenamendua


Albistearen irudia

Joan den ostiralean Atxabalpera irteera bat egin genuen Eibar K.E. txapelketako azken partidurako animatzeko Las Palmas-en aurka.

Guretzat, beti dira hunkigarriak irteera hauek, bertan, dibertitu egiten gara, gozatu egiten dugu eta futboleko gure idoloak agurtu eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera aprobetxatzen dugu.

Berriro ere, bai jokalariek zein entrenatzaileek maitasun eta gertutasunez hartu gintuzten. Horren adibide, Udalaitz Arrasateko Aspaceri oparitu zizkioten talde guztiak sinatutako baloi eta kamisetak.

Hemendik, momentu oro eskeintzen diguten laguntasuna eta opariak eskertu nahi dizkiegu.

GORA EIBAR K.E.! AURTEN ERE AMETSAK ELKARREKIN BETEAZ!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695