Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
16/05/2018Usurbilgo Alkartasuna Nekazal Elkarte Kooperatibara bisita


Maiatzaren 3an, osteguna, Lehen Hezkuntzako ikasleak, Usurbilen kokatua dagoen Nekazal Kooperatibara joan ginen. Bertan, erosketak egin genituen: tomateak, kalabaza, letxugak, lurra, etb,... Produktu guzti horiekin, ikastetxean sortzen ari garen baratzean landatu ditugu. Datozen hilabeteetan barazkiak zaintzen dihardungo dugu. Horrela, uztailean, gure lanaren emaitza ikusi ahal izango dugu eta bakoitzak bere lorontzian etxera eramatea da ideia.

 

Erosketak egin ostean, euri jasa ari zuenez, Urbil merkataritza zentrora joan ginen. Bertan, hamaiketakoa egin genuen. Ondoren, berriz ere, ikastetxera itzuli ginen bazkaltzera.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695