Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
30/05/2018II. Laguntza Programaren Ebaluaketa


130 pertsonek parte hartu dute gaur, maiatzak 30, Donostiako Miramar Jauregian ospatu den Aspace Gipuzkoako II. Laguntza Programaren Ebaluaketan.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonek eta boluntarioek oso positiboki baloratu dute ikasturte hau, non horrela nahi izan duten Aspace Gipuzkoako pertsona heldu guztiek parte hartu duten.

Programako arduradunek bertaratu direnen parte hartzea eskertu eta garun paralisia duten pertsona guztientzako proiektu honetan kolaboratzeak duen berebiziko garrantzia azpimarratu dute.

Azkenik, EHU-UPV, Tecnun Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, DYA eta Nagusilani eskerrak eman dizkiete programa hau egi bilakatzen laguntzeagatik.

Topaketa bukatu ostean, taldekide guztiak bazkatzera joan dira.

Hemen ikus ditzakezue eguneko argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157670106191308





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695