Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
22/06/2018San Juan Sua


Albistearen irudia

Aurten ere Goienetxeko Hezkuntza Zerbitzuak, ikasturte amaierarekin batera, San Juan Sua antolatu dute.

 

Ikasle eta profesionalek, guraso, familia eta erabiltzaile helduek lagunduta benetazko akelarreaz gozatu ahal izan dugu, bertan sorginek suaren inguruan dantzatu dute. Badago suaren gainetik salto egitera ausartu denik ere, horrela txar guztia erreaz eta urte osorako babesturik geratuz. Ikasturte amaierako diploma banaketa egiteko ere aprobetxatu dugu, hezkuntza aroa amaitu dutenentzat eta baita iritxi berri diren lagunentzat ere.

 

Festa, askari handi batekin amaitu dugu konpainiaz, giro onaz, eguraldiaz eta musikaz gozatuz.

 

Argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157698398226675

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695