Gaur egun berezia da, eskolako azken eguna eta eskolatik badoazen ikasleen agurra ere bai. Tximeleta gelako Aratz, Lorena, Naiara, Senia eta Urdin badoaz tximeleta gelatik eta bertso zoragarria egin diete agurtzeko. Emozioz eta opariz beteriko goiza izan da. Mila mila esker guztioi! Eskerrik asko Luis Ezeiza Herri Eskolari 4 urte hauengatik. Hemendik aurrera ere, horrela jarraituko dugu. Zoragarriak zarete!
Bideoa: https://youtu.be/xnzJnthGc8k
Atxikitutako PDFan ama batek Tximeleta Gelari buruzko ipuin bat irakurri dezakezue.