Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
28/06/2018Irungo Garaguneko Festa


Irungo Garaguneak gonbidapena bidali zigun San Martzial jaiak direla eta beraien zentroan ospatzen duten festara, eta Arrupeneako talde bat, bertan izan gara.

 

Duela hilabete batzuk, ostiralero, Garaguneko talde batek, Arrupenea bisitatzen du. Arrupeneako erabiltzaileek astero biltzen digutun plastikozko tapoiak jasotzeaz gain, denbora librean gurekin tarte bat pasatzen dute eta hitz egiten dugu, parre egiten dugu, dominora jolasten dugu, elkarrekin aldizkariren bat begiratzen dugu, eguzkia dagoenean  eguzkia hartzera irteten gara,… eta poliki-poliki laguntasuna sendotzen joaten gara.

 

Prestatu duten festan primeran pasa dugu eta erregeak bezela tratatu gintuzten. Txilibitoen doinuekin dantzatzeaz eta kantatzeaz gain luch zoragarriaz gozatu genuen denok elkarrekin.

 

Mila esker Irungo Garaguneko pertsonei eta bertan egon diren beste zentroetako lagunei. Jai zoriontsuak pasa! Gora Irun!

 

Bideoa: https://photos.app.goo.gl/aBB6QQYyWngPAX1Q7





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695