Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
04/07/2018Elkarlan bikoitza Arizmendi Ikastolarekin


Ikasturte amaierarekin batera elkarlan bikoitza egin dugu Arizmendi Ikastolarekin (Santa Teresa Gunea)

 

Ekainean talde txiki bat ikastetxea joan ginen dibertsitatea eta honenganako errespetua lantzera. Lehen hezkuntzako ikasleek oso ondo hartu zuten tailerra, beraien zentrora joan ziren pertsonenganako interes handia erakutsiz. Ekimenaren ondoren bizkotxo eta pastel eskeintz zoragarriekin harrituta utzi gintuzten.

 

Hurrengo astean, Arizmendi Ikastolako ikasle hauek berak etorri ziren gure eguneko zentrora, bertan gidatutako bisita bat egin zuten, saskigintzaren artelana ezagutu zuten eta modu dibertigarrian zentroan zer egiten dugun eta nortzuk lan egiten dugun erakutsi genien.

 

Horrelako ekimenak ezinbestekoak direla uste dugu gure gizartearen sentsibilizaziorako, gure kolektiboa eta elkartea zabaltzeko eta errepespetua eta elkarbizitza lantzeko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695