Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
20/07/2018Opor hasiera bazkaria Goienetxeko garbiketa moduloan.


Albistearen irudia

Uztailaren 19an oporren hasiera bazakaria egin genuen. Gure hezitzaile-sukaldari, Goenetxeko sukaldearen laguntzarekin eta txanpi ikaragarri onak prestatzen dituen lagun baten familiarekn batera plater eta pintxo zoragarriak dastatu genituen (sobrasada, gazta oliba beltzekin, patea, kroketak, txaka, arrain pudina, San Marcos pastela helatuarekin, etab…)

 

Sukaldeko lagunek urtero laguntzen digute pintxo¬† hauetariko batzuk prestatzen. Beste batzuk gure ‚Äúsukalde goreneko‚ÄĚ hezitzaile taldeak prestatzen ditu beraien iaiotasuna trebatuz. Gainontzeko taldeak gure eguneroko lanarekin jarraitzen dugu, oso lan garrantzitsua guztiok txukin eta garbi jantzi gaitezen.

 

Aurten elikadura texturizatuen lantaldeak karrilerak goxo-goxoak prestatu zizkiguten. Oso la nona egin zuten eta denok gozatu genuen jateko zailtasunak dituztenek nola dastatu ahal izan zitula jakiteaz. Gero goxoki texturizatuak ere jan genituen.

 

Ondoren garbiketa moduloko arduradunak hartu zuen hitza eta eskerrak eman zizkien taldeko sukaldariei, Goienetxeko sukalde zerbitzuari egunero eskeintzen dizkiguten bazkari goxoengatik, eta egunero laguntzen digunten lantaldeko profesional zein erabiltzaileei egiten duten lan garrantzitsuagatik eta guztiok guztion bizitzaren parte garelako. Gonbidatuak ere etzituen ahaztu, profesional zaharrak, praktiketan dauden ikasleak,…  eta guztiok batera, dantzatuz maiatu genuen ospakizuna.

 

Opor zoriontsuak izan eta Irailarte!!!!!

 

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157696086303602ç





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695