Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
08/10/2018JOSE MARI URIA, 2018 ESTATUKO IPSEN PHARMA SARIA


Albistearen irudia

Urriaren 5 eta 6ean Lekarozen (Nafarroa) Garun Paralisiaren Kongresua ospatu da. “Ez begiratu beste alde batera” lelopean, garun paralisia eta/edo antzeko asaldurak dituzten pertsonen intimitatea, sexualitatea eta afektibitateari buruzko gaiak jorratu dira. Mahai inguruetan, erakundeetan gai hauek nola bideratu daitezkeen azaldu zen. Erabiltzaile, familia eta profesionalek prozesu ezberdinetan beraien esperientziak azaldu zituzten.

 

Kongresuaren ondoren VIII. Ipsen Pharma sarien banaketa egin zen. Bizi Ibilbidearen sailean, saritua Jose Mari Uria izan zen, garun paralisia duen pertsona eta Aspace Gipuzkoako profesionala. Merezitako saria garun paralisia duten pertsonek beraien bizi proiektua eraikitzeko parte hartze aktiboa defendatzeagatik daraman ibilbideagatik eman diote.

 

Zorionak Jose Mari!!! Zure gainditze-ispiritua eta garun paralisia duten pertsonen autodeterminazio sustapenean daukazun inplikazioa, erreferente bat dira beti gu guztiontzat.

 

Bideoa: https://youtu.be/lFsC9DZ-ryg





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695