Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
11/10/2018Garun Paralisiaren Eguna ospatu dute Luis Ezeizakoek


Garun Paralisiaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten eguaztenean Luis Ezeiza Herri Eskolakoek. Herri eskolan Tximeleta Gela dago; Aspaceko gela egonkor bat da, eta bertan, garun paralisia edo antzeko alterazioren bat duten ikasleak daude. Hala, Tximeleta gelako ikasle guztiak Haur Hezkuntzakoen eraikinean batu ziren eguna ospatzeko. Ez begiratu beste aldera lelopean jolasak egin zituzten, pankarta bat marraztu, eta argazkiak atera, besteak beste.

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157696440261820

 





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695