Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
29/10/2018Eskoriatzako Unibertsitatera irteera (HUHEZI)


Urriaren 25ean, Amaia, Iñigo, Johana, Ana, Aitor, Mila eta Esti Eskoriatzako Unibertsitatera joan ginen Magisteritzako Hezkuntza Bereziko 3. Mailako ikasleei Schalock eta Verdugoren Bizi Kalitateko 8 parametroak nola lantzen ditugun azaltzeko.

 

Guretzako garrantzitsua da unibertsitateetara joatea gure errealitatea ezagutarazteko eta gure gizarteko beste talde batzuekin erlazionatzeko.

 

Jarduera hauekin gizarteari dibertsitateari buruzko gure pertzepzioa helduarazi nahi dugu eta hórrela aldaketa eragile aktiboak izan.

 

Ongietorria, harrera eta entzuten zeuden jendearen adeitasuna eskertu nahi diogu Unibertsitateari. Eskerrak eman ere Mila Azkoagari, Estiren amari, bere baliodun elkarpenarengatik.

ESKERRIK ASKO DANORI!!!

 

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/152757945@N08/albums/72157673402031657





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695