Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
03/12/2018Afektibitatearen eta Sexualitatearen gida berriaren aurkezpena


Pasa den azaroaren 29an, Aspaceko Konfederazioak Afektibitatearen eta Sexualitatearen gida berria aurkeztu zuen Madrilen.

Gida garun paralisia duten pertsonek eta Aspaceko entitate ezberdinetako profesionalek osatutako talde batek egina da, Sexualitate eta Desgaitasun elkarteko profesional taldearen aholkularitza teknikoekin.

Aspace Gipuzkoak talde lanean parte hartu du, bai eta gida honen aurkezpenean ere. Horrek gizartearen aldaketaren apostua egin nahi du, Garun paralisia duten pertsonen sexualitateari eta afektibitateari begira, esteriotipoen eta sinesmen faltsuetatik ihes egitea sahistuz, eremu honetan sor daitezkeen zalantzak konpontzeko.

Gida hau Familiei, Profesionalei eta Boluntarioei, eta, oro har, gizarteari laguntzen dien kode eta jarraibideak dira, Garun paralisia duten pertsonei bizitzako proiektuak garatzen laguntzeko.

Gida webgune honetako Argitalpenen atalean dago zuen eskura.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695