Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
21/05/2019DIKAR Eguna


Joan den maiatzaren 3an, Bergarako DIKAR kooperatibak, DIKAR EGUNA ospatu zuen, eta gonbidapena luzatu zion Aspace Gipuzkoari ospakizunean parte hartzeko.

 

Eneko Ziarsolo, Zuzendaritza Batzordeko kidea eta kooperatiba hontako langilea, Aritz Bikuña-k (erabiltzaileen ordezkaria) eta Agustin Toledo-k (Bergara Oxirondoko erabiltzailea) lagundurik kooperatibako langileei Elkartearen Misoa eta garun paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzea errazteko garatzen dituen ekimenak azaldu zizkieten.

 

Batzarraren ondoren, Elgoibargo Makina-Erremintaren Museoa bisitatu zuten eta Aspace Gipuzkoak DIKAR-ekin dituen loturak sendotzeko balio izan zuen bazkariaz gozatu zuten kooperatibistekin batera.

 

MILESKER DIKAR !!!

 







2 tik 2
(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695