Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
02/10/2020Garun Paralisiaren Munduko Egunaren Kongresua


Albistearen irudia

Aurten ere, Aspacek Garun Paralisiaren Munduko Eguna ospatuko du. Oraingo honetan, eta bizi dugun ezohiko egoera dela eta, ezin izango dugu gure urteko ekitaldia aurrez aurre egin, aurreko urteetan egin dugun bezala.

 

Hala ere, ez genuen egun garrantzitsu hau pasatzen utzi nahi Aspace Mugimendu osoarentzat interesgarriak diren jarduerak martxan jarri gabe. Horregatik, aurten aste osoan zehar egingo diren online ekintzetan parte hartuko dugu.

 

Hala, urriaren 5etik 7ra bitartean, garun-paralisia duten pertsonentzat, haien familientzat eta Aspace Mugimenduko profesionalen taldeentzat interesgarriak diren gaiei buruzko hausnarketa- eta prestakuntza-jarduera birtualak egingo ditugu.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695