Azaroaren 26an eta 27an Aspace Hiritartasun Sarearen I. Jardunaldi Birtuala egin zen. Garuneko paralisia duten Aspace Gipuzkoako bost pertsonak parte hartu zuten Espainiako Estatuko Aspace entitateetako 100 pertsona baino gehiagorekin batera, eta, Konfederazioaren arabera, aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
Jardunaldian, azken urtean Sareko taldeek sexualitatearen eta eskubideen arloan landu dituzten lan-planak aurkeztu ziren.
2021ean, lan-taldeek erabaki dute Covid-19ak garun-paralisia duten pertsonen bizitzan izan duen eragina aztertzea, eta, ildo horretan, garun-paralisia duten pertsonek pandemiaren ondorioz hartutako erabakietan adinekoen parekoak ez izatea eskatu dute.