Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
08/03/2021Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna


Albistearen irudia

 

Aspace Gipuzkoatik M-8 honetan bat egin nahi dugu EMAKUNDEk zaintzak ikusezin izateari buruz proposatutako sentsibilizazio-kanpainarekin.

 

Gure egunerokoan, zainketen kolektiboko profesionalak garen aldetik, errealitate hori ikusten dugu. Gai hauen inguruan dagoen ikusezintasunari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu:

 

-   Gure lanak erabiltzaileen eta familien bizitza garatzeko duen garrantzia.

 

-   Sektorearen feminizazioa (tradizioz emakumeari lotutako zaintzak).

 

-   Gure lanagatik jasotzen dugun ordainsaria, beste sektore batzuekin alderatuta

 

-   Gizarteak gure lanari ematen dion izen-ona.

 

 

Eta egun honetan, baina baita urte osoan ere, ikusgarri egin zaitezten animatzen zaituztegu, eta gure lan profesionalak gizartearentzat duen garrantzia aldarrikatzera. Emakumeei, gizonei, enpresei, erakundeei eta gizarte osoari dagokien zeregina da.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695