Ingurunearekin elkarlanean aritzea da B-Lokalen bereizgarrietako bat. Balioak partekatzen ditugun Aspace Gipuzkoa bezelako elkarteekin bat egiten dute eta gure aletxoa jartzen dugu guztion artean gizarte hobeago bat eraikitzeko.
Aspace Gipuzkoa eta B-Lokal akordio batera iritsi gara eta Arrasateko helduen eguneko zentroko erabiltzaileek eskuz eta munduko mimo guztiarekin egin dituzte B-Lokalen Gabonetako Otar batzuetako zumezko saskiak. Saldutako saski bakoitzeko 20 € Aspacek Arrasaten daukan Udalaitz zentrora joango dira.
https://blokal.es/eu/categoria-producto/produktu-guztiak/otarra-gourmet/