Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ERABILERRAZTASUNA
A mailarekiko adostasun ikonoa, W3C-WAIren 1.0 Web Edukirako Erabilerraztasuneko Irizpideena   XHTML 1.0!k balioztatutakoa  CSS!k balioztatutakoa  TAWk balioztatutakoa



Zer da erabilerraztasuna?

Erabilerraztasunak informaziora ezintasun-arrazoiekin lotutako inolako mugarik gabe sartzea esan nahi du.
Gureetatik oso ezberdina diren testuinguruetatik webguneetako informaziora sartzen diren pertsona ugari dago. Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonak dira. Irakurketarako edo ulermenerako zailtasuna duten pertsonak izan daitezke; edo teklatua eta sagua erabiltzeko arazoak dituztenak. Era berean, talde horren baitan sartu ohi ditugu testua soilik duen irakurgailua, pantaila txikia, konexio mugatua eta abar duten pertsonak. Hitz gutxitan esanda, muga teknologikoak dituzten erabiltzaileak dira.
Kolektibo horiek biztanleria osoaren % 10 eta % 20 artekoak dira; egungo webgune batean nabigatzea oso zaila eta, zenbaitetan, ezinezkoa izaten da haientzat.

Arazo horiek guztiak konpontzeko asmoz, hainbat tresna eta instrumentu sortu dute (ahots bidezko nabigatzaileak edo pantaila handitzekoak -magnifikatzaileak- esate baterako). Horiei esker, ordenagailua egoki dezakete eduki ugariak behar bezala interpretatzeko.


Aspace Gipuzkoak ezinduekin eta ezinduentzat egiten duen lana

Gure webugnea ahalik eta erabiltzaile gehienengana irits dadin, Aspace Gipuzkoa gure bezero eta lagun guztientzat irisgarria den webgunea diseinatzen saiatu da, haien ezintasun-maila edozein izanda ere. Horrekin guztiarekin, oztopoak eta teknologia berriek eragindako aldaketak sortu duen bazterkeria soziala gutxitzen lagundu nahi dugu.
Horretarako, gure proiektua garatzeko lanean Erabilerraztasuneko Gida Lerroak edo WAI Lan Taldeak (Web irisgarritasunaren aldeko ekimena) ezarritako Diseinu Irisgarriko Printzipio Orokorrak aplikatu ditugu. WAI W3Cren taldekoa da (World Wide Web Consortium).

Horrez gain, W3Ck ezarritako formatu estandarrak erabili eta WAIk sortutako Erabilerraztasuneko Gida-lerroak jarraitu ditugu. Beste nolabait esanda, A maila bete dugu horri esker.

Hala eta guztiz ere, gure webgunean nabigatzeko edo ikusteko arazoren bat aurkitzen baduzu, jakinaraz iezaguzu posta elektronikoko helbide honen bidez: info@inikernet.com. Helbide horretara e-maila bidaltzeko posta-programa zabalduko du.


Estandarrak

Edukietarako eta egiturarako erabilitako lengoaiak XHTML 1.0 eta ASP 2.0 dira; elementuak prestatzeko eta modu grafikoan aurkezteko, Kaskadako Estilo-orriak (CSS) erabili ditugu. Orrialde guztiak honela balioztatu ditugu: XHTML 1.0 eta CSS 2.0.


Webgunean nabigatzea

Orrialdeen egitura

Gure erabiltzaileen nabigatzea errazteko, orrialde guztiek antzeko egitura dute; hau da:
goiburua, dagokion ataleko gorputza edo garapen-eremua eta orrialdea "ixten" duen oina edo beheko barra.

Goiburua

Hau biltzen du goiburuak:
- Aspace Gipuzkoaren logotipoa; webguneko edozein tokitatik, hasierako orrira birbidaliko gaitu.
- Web-mapara, erabilerraztasuneko atal honetara eta hainbat hizkuntzatara joateko estekak biltzen dituen goiko menua. Goiko zati hori hainbat irudirekin apainduta dago. Argitzaileak baino ez dira eta webgunea apaintzeko balio dute.

- Nabigazioko menu nagusia, webguneko atal guztietara sartzeko. Aukera bakoitzak, WAIk emandako erabilerraztasuneko arauak betez, teklatuko laburbidea du.

- Une bakoitzeko atala bisualki zehazten duen esloganaren irudia. Ikusmen-urritasunak dituzten pertsonentzat, irudiaren azalpen laburrak kokatuko ditu une bakoitzari dagokion atalean.

Webgune guztietan, hasiera orrian izan ezik, bi esteka jarri ditugu kode irakurgarriarekin ikusmen-urritasuna duten pertsonak kontuan hartuta. Bi esteka horiei esker, nabigazioko menu nagusira zuzenean sar gaitezke (goiburuko goiko menuan jauzi eginez). Bestela, ataleko edukiaren garapenera sartu ahalko gara zehazki, nabigazioko menu nagusia baztertuta. Horri esker, irakurketako softwareak erabiltzen dituzten pertsonek ez dituzte errepikatzen diren elementu guztiak orrialde guztietan irakurri beharko menu nagusira sartu arte edo orrialdearen edukira joan arte.

Gorputza edo garapena

Gorputza edo garapena deitzen diogu menuan zehaztutako atal bakoitzaren azalpenaren testuak biltzen dituen eremuko webgunearen zati nagusiari. Atal horietako batzuetan, baliteke informazio osoa sektoreka sailkatzen edo banatzen duten azpimenuak topatzea. Horri esker, gure erabiltzaileek behar duten informazioa errazago topatu ahalko dute. Azpimenu hori egonez gero, garapeneko ezkerraldean agertuko litzateke. Eremu hori nabigazioko azpimenua biltzeko dago prestatuta espezifikoki eta lehen begiradan erraz ikusteko eran nabarmenduta dago.

Oina

Beheko barra edo "oina" webgunearen itxiera da. Hori dela eta, copyrightaren eta lege-oharraren moduko elementuak biltzen ditu.

Dena den, eta goiburuan egin dugun moduan, hemen ere nabigaziorako menu nagusira joateko esteka gehitu dugu irakurketako softwareak dituzten erabiltzaileak errazago sar daitezen.

Sarbide bizkorreko teklak

Nabigazioa errazte aldera, sarbide bizkorreko teklak prestatu ditugu.

Sistema ugarietako sarbide bizkorreko teklak

Microsoft Windows oinarri duten sistemetan sarbide bizkorreko tekla horiek erabiltzeko, tekla hauen konbinazioa erabiltzen da: ALT + Sarbide lasterreko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+ Sarbide lasterreko tekla + ENTER tekla (Internet Explorer 5 edo berriagoak)

Operan sarbide lasterreko teklak aktibatzeko: Maiuskulen tekla + Esc.

MacOS sistema-eragilea oinarri duten sistemetan, konbinazio hau erabil dezakezu: KONTROL + sarbide bizkorreko tekla.

Erabilitako sarbide bizkorreko teklak:

a: joan Aspacera.
p: joan Programak eta Zerbitzuak atalera.
z: joan Zentroetara.
k: joan Produktuetara.
l: joan Lagundura.
b: joan Albisteetara.
e: joan Argitalpenetara.
g: joan Argazki Galeriara.
t: joan Jarri Harremanetan atalera.

Estekak eta irudiak.

Webgune honetako esteka gehienek title atributuaren bidezko deskribapena dute. Era berean, irudi guztiek dute alt atributuaren bidezko deskribapen laburra.



Diseinu bisuala

Webgune honek kaskadako estilo-orriak eta geruzak (CSS) erabiltzen ditu informazioaren formateatze bisualerako. Aurkezpeneko edukia bereizi egin da, hainbat ingurunetatik informazioa ondo ikusten dela eta informaziora ondo sartzen dela bermatuz. Letra-tamaina erlatiboak erabili dira; erabiltzaileek konfigura ditzaketenak, eta nabigatzaileen testuko aukerak biltzen dituztenak. Webgune hau nabigatzaile nagusien bertsio ugariren bidez (Internet Explorer 5.5 eta berriagoak, Mozilla, Opera), eta plataforma, ekipo eta konfigurazio ezberdinekin behar bezala ikus daitekeela egiaztatu dugu.
(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695