Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
28/11/2019Baloreak, aniztasuna, maitasuna.


Albistearen irudia

Zein garrantzitsua den guztion artean baloreak elkarbanatzea eta transmititzea, aniztasuna den bezela onartzea eta guztion artean maitatzea.

Atzokoan, gure HHko lagunei ipuintxo bat kontatzera gerturatu ginen: "lau izkin ziztrinengatik" deiturikoa. Ipuin bisuala egiteaz gain, 1. zikloko lagunek narratzaile gisa aritzeaz gain, ipuina interpretatzen aritu ziren ere (ekipo ederra egiten dugu, ezta? ).

 

Kolorez beteriko ipuina eta hain bizia izan zen arren, idei nagusia izan genuen presente uneoro: guztiok onartuak izan behar gara, garen bezelakoak izateagatik: triangelua, karratua, borobila, laukizuzena... eta beharrezkoak ditugun egokitzapenak egin behar ditugu guztiok eroso egoteko edozein momentu zein tokitan.

 

Aaah, eta pentsatu… NOLAKOA ZARA ZU?





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695