Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
25/02/2020Inauteriak Eskoriatzan


Albistearen irudia

Gaurkoan, inauteriak ospatu ditugu Eskoriatzako pilotalekuan. Sorpresa txiki bat izan dugu, gure Arrasateko Tximeleta gelako lagunak etorri direlako gurekin goiza pasatzera. Eta zein ondo pasatu dugun bakoitza bere mailakoekin dantzatzen! Aurtengo gaia, plastikoaren erabilera izan da eta honek izan beharreko kontzientziazioaz. Lehenengo zikloko lagunok, arrainaz atera gara; bigarren ziklokook ordea, basoko animaliaz eta hirugarren ziklokook, plastikoa adierazteko kartoiaz eginiko mozorroekin.

 

Bukatzeko goiza, txistorra pintxoa eta txokolatea jan dugu elkarrekin!

 

Arratsaldean, eskolan zehar jolas desberdinak egin ditugu eta rokeroz mozorrotu gara!





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695