Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
18/11/2020Pandemiaren aurkako txerto soziala gara


Albistearen irudia

Sareen Sarea elkarte-sareak, Fevas Plena Inclusion elkarteko kide garen aldetik gu ere parte gara, dokumentu bat egin du, eta Eusko Jaurlaritzari bidali dio, koronabirusaren krisiari aurre egiteko neurriekin.

 

Dokumentuak koronabirusaren krisiak erakunde sozialetan eragin dituen ondorioei aurre egiteko proposamen estrategikoak jasotzen ditu. Hirugarren Sektore Sozialak ezinbesteko zerbitzuak ematen ditu eta pertsona ahulenak babesten ditu. Elkarteak funtsezko eta ordezkaezinezko zeregina du, eta funtsezkoa da egungo osasun-krisiari erantzuteko behar diren baliabideak izatea.

 

Posizionamendu-estrategiarekin batera, eta ekimen sozialeko erakundeek ematen duten balioa eta horiek indartzeko beharra ikusarazteko helburuarekin, sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi da "Pandemiaren aurkako txerto soziala gara" lelopean.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695