Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
30/05/2018Aspacenet Jardunaldiak


Datorren maitzaren 31 eta ekainaren 1ean VII. ASPACEnet Jardunaldiak ospatuko dira, Confederación Aspacek antolatuak Fundacion Vodafone Españaren laguntzarekin. ASPACEnet Confederación Aspacek eta Fundación Vodafone Españak 2011an abian jarri zuten proiektu bat da eta garun paralisia duten pertsonen autonomía eta bizi kalitatea hobetzea du helburutzat.

 

Jose Luis Sirerak eta Iñigo Giradok Aspace Gipuzkoan garatutako garun paralisia duten pertsonei aplikaturiko berrikuntza teknologikoko proiektua aurkeztuko dute. Aurkezpen bideoan ikus dezakezuenez teknologiaren aplikazioa ezinbestekoa da Aniztasun Funtzionala duten pertsonentzat, harremanak izan ditzaten, komunikatu daitezen eta beraien gizarte partaidetza autonomiaz gauzatu dezaten.

 

Bideoa: https://youtu.be/sjDMUMUAW3M





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695