Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
07/02/2019Mariaren Lagundia Ikastolari bixita


Gaur goizean Mariaren Lagundia Kristau Eskolara joan gara. Bertan komunikazio eta komunikatzeko sistema alternatiboei buruzko tailer bat egin dugu, Gizarte Integrazioko eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako Goi Mailako Zikloetako ikasleekin, hori dena ikuspegi positibo eta aniztasun funtzionaleko pertsonekin komunikatzeko ikuspegi hezitzaile batetik.

Cristina, Aimar G, Johana, Maider, Patricia, Roberto eta Maiderrek osatutako taldeak hartu du parte.

Gure ezagutzarekin laguntzeaz gain, etorkizuneko profesionalek gu ezagutu gaitezen saiatu gara, gure gaitasun eta komunikatzeko metodologiak erakutsiz dinamika parte hartzaileen bitartez.

Interes eta predisposizio handiarekin jaso gaituzte, honek inklusiorako helburuak lortzeko lanean jarraitzeko animatzen gaitu berdintasunezko gizarte bat lortzeko.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695