Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
21/02/2019Lehen Hezkuntza - Boccia Txapelketa


Albistearen irudia

Astelehen, asteazken eta ostiraletan 4-5-6 mailako ikasleak, ASPACEko Hontza gelakoen laguntzarekin batera, Boccia txapelketan murgildurik gaude. Boccia joko paralinpikoetan jokatzen den kirola da, petankaren antzeko modalitate bat. Kirol honetan aniztasun funtzionalak dituzten pertsonek hartzen dute parte La Salle Berrozpeko gainontzeko ikasleekin batera. Modu honetan haien arteko harremanak sendotzea ere lortzen dugu.

Ikasleek ilusioz hartu dute ekintza hau eta oso arrakastatsua izaten ari da, guztira 50 bikotetik gora parte hartu dutelarik.







4 tik 4
(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695