Santa Teresa ikastetxean, Manuel de Lardizabal pasealekuko 25. zenbakian, ASPACEk garun-paralisia edota antzeko asaldurak dituzten adingabeentzako gela du.
Gelak 52 m2-ko azalera du honela banatuta: gela, komunak eta aldagela; sarbide zuzena du belardia, zuhaitzak, haurrentzako jokoak eta abar dituen patiotik.
Eskolako egunetan 7 haur joaten dira zentro horretara; horra joatez gain, Goienetxen beste tratamendu batzuk jasotzen dituzte.
Profesionalen taldea bi irakaslek osatzen dute eta psikologo baten laguntza ere badute.
Egokitutako berezko garraio-zerbitzua eta jantokiko zerbitzua ditu.