Izaera Pertsonaleko Datuak Babestearen inguruko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, ASPACE Gipuzkoak jakinarazten du hari ematen zaizkion datu pertsonal guztiak izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan edo/eta ez automatizatuan gordeko direla. Fitxategia ASPACE Gipuzkoaren erantzukizunaren mende sortu eta mantenduko da.
Fitxategi horren helburua gure erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen zerbitzuen arreta eta jarraipena erraztea da.
ASPACE Gipuzkoak emandako datuen segurtasuna eta isilpekotasuna bermatzen ditu. Hori dela eta, izaera pertsonaleko datuak sekretuan mantentzeko betebeharra betetzeko eta horiek gordetzeko eta baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo erabiltzea ekiditeko beharrezko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Hori dela eta, gure bisitariei buruzko informazio guztia ez da erabiliko helburu komertzialetarako eta ez zaie hirugarren batzuei utziko.
ASPACE Gipuzkoaren jabetzakoa den webgune honetako erabiltzaileek edozein unetan erabili ahalko dituzte datu horietara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko edo horiei aurre egiteko eskubideak. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dute gure posta elektronikoko helbidearen bidez (aspace@aspacegi.org) edo gure egoitza sozialera idatzi bidez jakinaraziz.