Eskoriatzako Gaztainadui kalean kokaturik dagoen Luis Ezeiza Eskola Publikoan, ASPACE Gipuzkoak, garun paralisia eta antzeko asaldurak dituzten haurrentzat “Tximileta” izeneko Gela Egonkorra dauka.
Eraikinaren beheko solairuan dago kokatua, 85m2 dauzka (terraza barne) eta bainugela egokituak ditu.
Zentro honetara 6 haur joaten dira eskola ordutegian, Elkartetik eskeintzen diren laguntza zerbitzu ezberdinekin osatzen dute egonaldia.
Profesional taldea modu honetan dago osatua: Ezkuntza bereziko irakaslea, hezitzaile laguntzaile teknikoa, fisioterapeuta eta logopeda, bestelako profesional espezializatuen languntzaz ere baliatuz.
Egokitutako garraio zerbitzua eta jangela zerbitzua ditu.