Andoaingo
Gela Kale Txikiko Berrozpe Eraikinaren bigarren solairuan dago kokatua eta bertara garun paralisia edo antzeko asaldurak dituzten 6 ikasle joaten dira.
Gelaren helburu nagusia, ikasle bakoitzaren ikasketa egokitzea garatzea eta eskola elkartearen jarduera eta proiektuetan parte hartzea da.
Profesional taldea horrela dago osatua: hezkuntza bereziko irakaslea, hezkuntza teknikari laguntzailea, fisioterapeuta eta logopeda, horrez gain, ikasle eta familien behar berezietaz arduratzeko elkarlanean diharduten profesional adituen laguntza daukatelarik.
Garraio Egokitua eta Jangela Zerbitzua ditu.