Fevas-ek argitaratzen duen aldizkariaren azken alea aurkezten dizuegu Gerardo Echeita (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Isabel Guirao (A toda Vela Elkartea) eta Rafael Mendia (ZERBIKAS – Aprendizaje y Servicio Solidario fundazioa) erreferenteei egindako elkarrizketa interesgarriekin, besteak beste.
Gainera, “COVID-19aren garaiko eskolatzea” atalean, profesionalek, senideek eta ikasleek euren esperientzia kontatuko dute. Atal hontan, Kepa Goikoetxeak, Aspace Gipuzkoako Hezkuntza Zerbitzu buruak, gure bizipenak laburtzen ditu.