Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
30/11/2020Eskola Kontseiluaren Berriztatzea


Albistearen irudia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Eskolakontseilurako kideak aukeratzeko hauteskunde prozesua irekita dagoela jakinarazi du.

 

Azaroaren 9ko datarekin Hauteskunde Batzordea zehaztu da, zeinak hauteskunde egutegia eta prozedura zehaztu dituen. Indarrean dagoen Eskola-kontseiluko araudiaren arabera erdiak berritu behar dira bi urtez behin.

 

Hautagaiak aurkezteko azken eguna datorren abenduaren 4a izango da, beraz hautagai izan nahi duenak idatzi, e-mail bat bidali edo telefonoz deitu behar du (aspace@aspacegi.org 943 216 055) helbide edo telefonora bere asmoa adieraziz.

 

Behin Hauteskunde Batzordeak hautagai ofizialen zerrenda osatzen duenean beste gutun bat bidaliko zaizue bozka egin dezazuen.

 

Bozketa datorren abenduaren 10ean izango da 09:00etatik 10:30etara egokitutako Hauteskunde Mahaian.

 

Errolda kontsultatu nahi baduzue, administrazioan egongo da zuen esku.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695