Asociación de Parálisis Cerebral - Elbarritasun Zerebralaren Elkartea
 
ALBISTEAK
15/01/2021Babesteko Manifestuari Atxikimendua


Albistearen irudia

Covid-19ren pandemiak ondorio sanitario, sozial eta ekonomiko handiak eragin ditu gizarte osoan. Bereziki, pertsona zaurgarrienengan, baita Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeetan ere. Hori dela eta, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareen sareak Covid-19ren krisiari aurre egiteko proposamenen dokumentu bat onartu genuen, eta udazkenetik aurrera intzidentzia eta komunikazio kanpaina bat zabaldu dugu horren harira.

 

Kanpaina horren barruan, pandemiaren eraginaren aurrean Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala babesteko manifestua jasotzen duen webgune bat martxan jarri da, erakundeen zein pertsona fisikoen atxikimenduak jasotzeko helburuarekin.

 

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sare eta erakundeetatik ahalik eta atxikimendu gehien lortu nahi ditugu. Horregatik, zuen erakundeetatik babesa ematera gonbidatzen zaituztegu, eta modu pertsonalean ere egin dezakezue. Horretarako, zuen oinarri sozialaren artean zabaltzeko gonbita luzatzen dizuegu.

 

Hauxe da manifestuaren webgunerako esteka: https://manifestusoziala.eus

 

 

Eskerrik asko eta ondo izan.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695