Martxoan, Aspace Gipuzkoak denda bat zabaldu du Urretxun.
Aspalditik bilatzen genuen gure saskiak jendaurrean erakusteko leku egonkor bat.
Aspace-rekin urte askoan harremana izan zuen familia bati esker, eta Urretxuko Udalaren lankidetzari esker, Jose Maria Iparragirreren jaiotetxearen beheko aldean, lokal bat ireki ahal izan dugu.
Gure dendak, erakusketa finkoa izateaz gain, saltokia eta tailerra izateko aukera ematen digu, jendeari saskigintza nola lantzen dugun erakusteko, eta, horrela, Aspaceko erabiltzaileen ikusgarritasun eta irudi positiboko gune bihurtzen da.
Â
Denda, erakusketa tailerrarekin, ostegunetan egongo da zabalik, 10:00tatik 12:00tara
Â
Lotura hontan egin dugun iragarkia ikus dezakezue: https://youtu.be/ACjJDZoJs9U