ALBISTEAK
04/10/202150. Urteurrenaren Ekitaldi Instituzionala


Albistearen irudia

Datorren urriaren 04an Donostiako Tabakaleran Aspace Gipuzkoaren 50. Urteurrenaren Ekitaldi Instituzionala ospatuko dugu. Bertan izango dira elkartearen sortzaileak eta lehen erabiltzaileak, baita elkarteko interes talde desberdinen ordezkariak (Zuzendaritza batzordea, Eskola Kontseilua, pertsona erabiltzaileen ordezkariak, Lidergo Taldea, langileen ordezkariak,…). Besetak beste, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria ere gurekin izango da.

 

Covid-19aren protokoloak direla-eta, ezin izan dugu gonbidapena familia, pertsona erabiltzaile eta lankide guztien artean zabaldu, baina ekitaldi hau streaming bidez jarraitu ahal izango duzue gure youtubeko kanalaren bitartez: https://youtu.be/o0raIWoeyAw





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695