ALBISTEAK
28/09/2021Osasun Sarearen zortzigarren irteeran, Aspacera bisita


Albistearen irudia

Bergarako Osasun Sarearen zortzigarren irteera izan zen atzokoa eta 37 lagun batu ziren, Aspaceko egoitzara bisita egiteko. Aste honetako irteera Aspacek antolatutakoa da.

Bergara Oinez ekimenak ordubete, eta ordu eta erdi arteko oinezko txangoak egiteko aukera ematen du, "adin eta ezaugarri guztietako pertsonei egokitua, era lasai batean". Irteera denak ostegunetan egingo dituzte, 10:15ean Agorrosin kirol gunetik irtenda. Ekimenean parte hartzen duten eragileetako bakoitzaren ardura da irteera bat antolatzea; Mariaren Lagundia, Aranzadi Ikastola, Pol-Pol, Duintasuna, San Joxepe, Jardun-Topagunea, Bergarako Udala, Aspace, Osasun Publikoa, Osakidetza eta BPX.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695