ALBISTEAK
06/10/2021Garun-Paralisiaren Munduko Eguna


Albistearen irudia

Gaur, urriak 06, garun-paralisiaren munduko eguna ospatzen da.


Aspace Gipuzkoak, aste hontan zehar, Aspace Konfederazioak antolatzen duen kongresuaren bidez parte hartzen du ospakizun honetan.


Aurten, garun-paralisiaren munduko egunak agerian utzi nahi du garun-paralisia duten pertsonen % 80ak laguntza-premia handiak dituztela. Horrek esan nahi du giza laguntzak behar dituztela egunero, astebeteko 168 orduetan. Denbora guztian. Bizitza osoa.


Urriaren 6an, Garun Paralisiaren Munduko Egunean, laguntza-premia horiek agerian jarri nahi ditugu, garun-paralisia duten pertsonek eta haien familiek nola aurre egiten dieten jakinarazi nahi dugu. Eta azaldu behar da, behar besteko laguntza egokiarekin, edonork parte har dezakeela eta bere eskubideak gauza ditzakeela.





(C) copyright 2008 Aspace Gipuzkoa | aspace@aspacegi.org | Illarra bidea nº2 - 20018 Donostia | Tlfnoa.: 943 216 055 - Fax: 943 219 695