Aspace Gipuzkoaren 50. urteurrena dela eta Euskadi Irratiko Faktoria saioak programa berezia egin du.
Irratiko estudiora Oihana Iurrita joan da Urretxuko zentrotik, eta berak, egunero egiten dituzten lanak zeintzuk diren kontatu dizkigu. Berarekin, Lourdes Etxaniz izan da; Mikel semea du berak Aspacen, eta gainera, guraso elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Gainera, telefono bidez, Pilar Albizuk bere semearen bizipenen bitartez duela berrogeitahamar urte Aspace nola sortu zen gogorarazi digu, eta Estitxu Otxotekok 7 urteko Maddi alabaren kasua azaldu digu.
Saioa entzuteko: